Zaharra eta berria

Mogimendu sozial berriei eta politikarekiko duten harremanei buruz Critique Communiste aldizkariak (169/170 zenb., 2003ko uda) bidalitako galdeketari erantzunak. Galdeketa honako hau zen:

1) “Mogimendu sozial berriaren” aldetik, zer den benetan berria dena, zein muga eta problema agertzen diren garrantzitsuenak, nola envisagertu jauzi kualitativo bat mogimendu horiei ahalbidetuko diena transformazio sozialerako polítika- berrikuntzarako duten almena garatzea?

2) Partidu politikoen aldetik, beren histori, programa eta jarduera anitzetan zer errepresentatzen dute? Zer da zama astuna baztertu beharrekoa? Zeri uko egin behar zaion errealitate sozialak horretara beharturik? Zer gorde behar den eta zer aldatu?

3) Marraztu eidazu indar politiko berri bat: horrelako indar politiko bat legitimatzeko zeintzuk dira konpromezu politiko guztiz beharrezkoak? Internazional gaietan, europearretan, eta nazio mailako ekimenetan? Erreferentzia programatikoari dagokionez: marxismoa, feminismoa, internazionalismoa, ekologia?Erreformei buruzko egitasmoari eta horiek ezartzeko ahalmenari buruz, eraldaketa sozial erradikala ekiteari buruz, haustura iraultzailearen prozesua atxikitzeari buruz?

4) Zerin organizazio formulak diren desiragarriak, berme demokratikoei dagokionez eta interbentzioaren eraginkortasunari dagokionez (zentralismoa, diziplina…)?Labur:partidu bat eta zein motatakoa, are beste zerbait, zerbait guztiz berria?

 
1. “Berritasun kolpe baten posibilitatea”? “Erradikaltasun berriak”? “Berrikuntza guztiz berria”? Berritasun sentimenduaren intentsitatea, maiz, oroimenaren galerarekiko proportzionala da. Modako fenemenoetan bezala, berritasun simulakro bat ematen da orduan, zeren beti ere zaharki (asko)-rekin egiten da berria den zertxobait. Gilles Deleuzek gogoz errepikatzen zuena: “beti erdipuntutik berrasten da”.

2. Zer den benetan berria, berritasunaren erretorikaren gehigikeriak bainan haratago? Egia esan, pluraltasunaren kultura bat eta indibiduala eta kolektiboaren dialektika inedito bat, gizarte modernoetan gorputza hartzen ari diren indibidualizazioaren eta konplexitate geroz eta handiagoaren korolario logikoa. Gurari demokratiko sakon baten eramailea den joera indartsu hau da mogimendu sozialen gaietan eta “izaki pluralaren” problematikan aurkitzen dena. Gu denok determinazio desberdinen (klasea, generoa, nazionalitatea, kultura) korapilo bat gara.

3. “Mogimendu sozialei” dagokionez, gogoratu beharra dago, beraien artean garrantzitsuena, oraingoz, nahiz eta erlatiboki ahuldua badagoen ere, mogimendu sindíkala dela eta ez dela bera hain berria? Mogimendu feministek edo homosexualek izan dute, dudarik gabe, azken hamarkadatan hedapen berria, bainan jadanik badute historia erlatiboki luzea, bere goi puntu eta beherakadekin, askotan borroka sozial orokarraren gora-beherekin paraleloki. Berritasunik nabarmenena, seguraski, krisi ekologikoaren eta gizadiaren etorkizunerako inplikatzen duen mehatxuen kontzientzia hartzearekin loturikoa da.

4. Errebantxan, azken urte hauetako ezaugarrietako bat da mogimendu sozialen, baita sindikalaren, “ber-lurralderatzea”. Loturik dago hau, alde batetik, koiuntura polítiko bati: Estatu sozialaren deuseztapena, pakto salarial keinesiarraren suntsipena, des-kontzentrazio industriala, harreman erretikularren garapena (hedabide-teknikak lagundurik)… horrek denak bultzarazten du gatazka soziala enpresaren barruan eta kanpoan. Hor ere oraindik, badago berritik (teknología berrietara lotua alde batetik) eta zaharretik (joan denboretan lan-poltsekin edota Espainia bezelako herrialdeetan ateneo kulturalekin loturiko erresistentzia formak).

5. Loturik dago ere, bestaldetik, borrokaren (“dominioaren”) dimentsio espaziala eta espazioaren produkzio sozialean jokoan dagoena berraurkitzearekin. Denbora luzean pentsamendu politiko eta estrategikoa denboralitate eta erritmoen auzian kontzentratu da. Mundializazioak, Henri Lefebvreren lanen berraurkikuntzak, David Harveyk sustaturiko materialismo historiko-geografikoak pentsamendu estrategikoaren berrespazializaziora bultzatzen dute.

6. Mogimendu sozialen aniztasuna bada ere, aldiz, modernitatearen sozializazio forma handien (senar-emazteen familia, Estatu-nazioa, klase solidaritateak) krisi edo ahuldadearen sintomatikoa. Lehena ez dago bere onean ugalketan eman den iraultzaren ondorioen eraginez; bigarrena gainezkatze bidean dago globalizazioaren markoan ematen ari den espazioen berrantolaketa orokorrarekin; hirugarrenak kontra-erreforma liberalak higatuak daude eta denok denen aurkako lehiakortasunaz ukituak. Atomizazio eta zatiketa sozialera bultzarazten dituzten joera indartsu hauen aurrean, mogimendu sozialak, erresistentzia eginez, kolektibotasuna eta elkartsuna berriro sortzen ahalegintzen dira.

7. Larogeitamargarren hamarkadaren hasieran abian jarritako segida historiko berrian, berritasun parteak konbinatzen du, bada, modernitatearen joera indartsuak eta kontraerreforma liberalaren efektu koiunturalak. Han nahasten dira ere, joan den mendeko porrot eta desilusioek utzitako traumatismoak. Estatismoaren kritikak, estalinismoaren esperientzia zorigaiztokoen eta baita ere sozialdemokraten gestioaren gain eraikitakoak, legitimoak dira eta beharrezkoak. Bainan estatuaren fetitxismoari sozialaren fetitxismo batez erantzutea, sozialaren gardentasuna politikaren zikinkeriari oposatzea, mogimendu sozialak partiduei, desegokitasun larriz ernaldua litzateke (experientzia argentinarrak erakusten duen bezala). Ez Lasalleren estatismoa, ezta Proudhon-en antipolitika: sozialaren eta politikoaren arteko harreman osasuntsu bat berreraikitzeko premia dugu, mogimendu eta partiduen artean independentzia eta elkarrekiko begirunea.

8. Mogimendu sozialak Forum sozial mundial eta kontinentalen eraketan izan duten iniziatiba eta horien erdigunean egotea positiboa da. Florentziako Foru europearrak agerian jarri zuen mogimendu sozialen eta ordezkaritza politikoaren arteko harremana joan mendeko esperientziez markatua zegoela oraindik. Arrazoi bat gehiago ezikusiarena egin baino problema adarretatik hartzeko. Porto Alegreko Foruma egia da soziala dela. Bainan ezingo litzateke eutsi munizipalitatearen babes materialik gabe edo gobernu erregionalarena. Forumaren aurretik “agintari lokalean foruma” egiten danean, Chavez eta Lula presidente hautatuak lehen papera jokatzen dutenean, hori al da mogimendu sozialen eta politikoen arteko harremanen auzia konpontzeko modu garbi eta gardena?

9. Mobilizazio sozialak berriro abian dira azken urteetan. Hori garbi dago, nahiz eta mobilizazioak desberdinak izan. Bainan errekonposizio sozialen (eta sindikalen) eta errekonposizio politikoen mugen artean egon badagoen distantzia ahuldade orokorra da. Badira borrokak, batzutan masiboak (Italian, Frantzian, Argentinan…) bainan mogimendua ez da irtetzen, haatik, porroten espiralatik. Alternatiba polikoak falta izanak (baita elektoralak ere) ahultasun elementu bat da baita mogimendu sozialentzako ere. Hobe arazoa argi eta garbi planteatzea, “partiduaren formaren krisiari” buruz kalakan ibiltzea baino, kalaka horiek izkutatzen dutena eduki programatikoen krisiai buruz eztabaida serioak egiteko ezintasuna baizik ez da.

10. Partidu, fronte, mogimendu, organizazio deitu, borroka politikoak hartzen du nahitanahiez “partidu”-en arteko borroka forma. Eta egia izanik ere mogimendu sozialek eta organizazio politikoek, bakoitzak bera erara, polítika sorrarazten dutela, partidurik gabeko polítika bat probabilitate asko ditu politikarik gabeko polítika izatera murrizteko: polítika profesionalari zuzenduriko lobbyng sozial amaiezina, nahi dugun politikaren sozialiazioaren (eta desprofesionalizazioaren) antipodetan bada.

11. Noski, guzti honekin ezin dugu ekidin organizazio (polítiko eta sozialen) funzionamendu demokratikoari buruzko gogoetak egitea. Arazoa ez dator espezifikoki partidu formatik. Lanaren banaketa sozialaren, eta batez ere lan intelektualaren eta esku-lanaren arteko banaketaren menpean harturiko gizartean murgiltzen den edozein organizazio formari atxekia dagoen arazoa da. Egoera hau gizarte modernoetan ematen den burokratizaziorako joera orokorrean islatzen da. Horixe da arazo giltzarria. Masa organizazioak (sindikalak) edo GKE-ak “boterearen arrisku profesionaletan”, burokrazian, are korrupzioan ere erortzeko ez dute arrisku gutxiago partiduak baino.

12. Partidu formari buruzko marmar orokortuetan izkutatzen dira askotan esperientzia eta praktika historiko desberdinak. Bakoitzak behar du noski erratza pasa bere etxeko atarian. Badira ere honetan ekarpen berriak, esperientzia zailen harira nekez barneratuak: masa organizazioen independentzia partiduekiko, barne pluraltasuna (partiduetan, eskubide eta arau estatutario amankomunen bidez instituzionalizatuak), esperimentazio deszentralizatuak egiteko eskubidea etabar… Bainan, errakuntzak errakuntza, zenbait organizazio iraultzailek ezin dute bere gain hartu zentralismo burokratiko estalinistaren balantzea, horren kontra borrokatu bait dute eta horren biktimak izan bait dira.

13. Aldiz, begibistakoa da informazio eta komunikazio baliabide moderno, deszentralizatuak, burokratizazioaren aurkako erabateko babesa izan gabe, botere kontzentrazioaren aurrean (sindikatuetan eta partiduetean) erresistentzia egiteko baliabide bikainak direla. Izan ere kontzentrazio hori neurri handi xamar batean informazioaren pilaketa eta birbanaketaren monopolioaren gain eusten bait da.

14. Gure gizarteetan lan behartuaren denbora drastikoki eta lan banaketaren ondorioak esanguratsuki murrizten ez diren bitartean, ez da edonolako delegazio eta errepresentazio formarik abolituko. Ahalegindu daiteke (arduren errotazioaren bidez, pribilegioen aurka borrokatuz, agintaldien errepikapena ekidinez…) egoeraren arriskua gutxitzen, bainan erabateko bermeak eskeini nahi izango lukeenak (zaintza, heziketa eta demokrazia eskrupulosoaz aparte) iruzurregile litzateke. Aitzitik, honi dagokionez, gogoratu beharra dago zentralismoa eta demokrazia ez direla antinomikoak. Are gehiago elkarrekiko loturik daudela. Hitz librea zentralizazio kolektiboaren unerik gabe eritzi-foro simple bat litzateke, kontrolatu gabeko eledunen kooptazio mediatikoarekin guztiz konpatible. Erabakimena eta ekintza kolektiboa jokoan jarri gabe, batzarretako edota kongresuetako demokrazia formala bihurtzen da: mugarik gabe eztabaidatu daiteke ezertan konprometitu gabe, bakoitza alde egiten duelarik etorri den bezala, berearekin. “Demokrazia mediatikoaren” talk show-en irudia zehatz mehatz.

15. Zer baztertu behar den? Zer gorde? Zeri, “errealitate sozialak horretara behartzen duelako”, uko egin? Zer eraldatu behar den? Udaberriko inbentario moduko hauek ez dira metodo ona. “Errealitate soziala” delako hori, nonbait behartu egiten omen gaituela… oso problematikoa da hori. Zer da erreala? Nork definitzen du? Nola banatzen dira errealitatearen zatiak? Galdera zabalak. Zer gorde? Memoria, noski, ikasi dugunaren memoria aktiboa eta ez errukitsua, ikasi duguna eta ahaztea arriskutsua litzatekeenaren memoria, edota oinordekoek egiten dutenagatik baizik existitzen ez den herentziarena. Zer eraldatu behar den? Mundua noski, eta gu geu munduan, honek egiten bait gaitu, guk hura egiten dugun bezala.

16. Egitan, 2001-2003 urteak a posteriori, agian, erresistentzia eta emantzipazio mogimenduen zikloan, biraren une bezala agertuko dira. Larogeigarren urteetako eraso liberalaren aurrean, amore eman nahi ez zutenek erresistentzien diskurtsora edota gertakizun salbatzailearen esperantzara atzera egin zuten. Eztabaida estrategikoa zero gradora eroria zen. Gaur egun, politika liberalen hondamendiak (Enron, Argentina, desberdintasunak, estagnazioa, langabezia etabar…), Irailaren 11 ondoren deklaraturiko gerra mugagabearen egoerak, gerra inperialaren logikarekin loturiko gerra sozialaren logikak, Lula gobernuaren bezelako esperientziak, eztabaida estrategikoaren beharra pizten dute. Negri edo Hollowayren liburuen inguruko polemikak horren adierazle dira besteren artean. Eraikuntza europearraren urratsak eta egoerak ere hortara eramango dute. Kapitulu berri bat apenas irekia dago. Nozio estrategikoak, hala nola, herria, nazioa, lurraldea, insurrekzioa, botere bikoiztasuna, fronte bakarra, hegemonia, espazio estrategikoak (Iraultza frantziarraren ondoren kategoria estrategiko nagusiak izan direnak), zer esannahia hartu ahal dezaketen jakitea ez da auzirik txikienetakoa.

17. Eztabaida hau ireki baizik ez da egin. Ezin da pentsatu konpondua dagoela duela bi urtetik hona hasi den kontraerreforma liberalaren bigarren olatuak dakarzken arriskuei aurre egiteagatik. Epe ertain batera, argi daude zeintzuren puntu nagusien inguruan burutuko diren konbergentzia sozial eta politikoak:

• Patronalak eragin nahi duen berfundazio antisozialari (kontra-iraultza txuriari) puntuz puntuko erantzuna: erretiroak, babes soziala, osasun publikoa, hezkuntza, jabego intelektuala, zerbitzu publikoak etabar…;

• Estatu penala (Estatu sozialaren desegintzaren korolario logikoa) ezartzearen aldeko joeraren aurka erreforma demokratiko erradikal baterako egitasmoa, espazio publikoa birrintzearen aurka, bipartidismo eta presidentzialismoaren logika zitalaren bidez hiritartasuna desegitearen aurka;

• Giscard-en pseudo-Konstituzioak (inolako botere herrikoi konstituzioegiletik atera ez dena) sistematizatzen duen Maastricht eta Amsterdameko Europa liberalaren aurka alternatiba soziala eta demokratikoa;

• Mundializazio merkantila eta militarismo imperialaren aurka alternatiba internazionalista: aurrekontu militarren aurka, NATOren aurka, hirugarren munduko zorraren aurka, AMI edo AGCS egitasmoen aurka, etabar…

Gora-behera elektoralak baino haratago joateko, aski sendoa eta bere denbora behar duten eztabaida teorikoak ondu daitezen nahiko mugatua den mota honetako programa baten inguruan premiazkoa den indar bilketari ekitea: horixe da garai honetako eginkizuna.

Critique communiste, n° 169-170, 2003
www.danielbensaid.org

Documents joints

Partager cet article