Zertan diren ezkerreko amets haiek?

bensasite-unpoing.gif
Partager cet article

“Ezkerreko ametsak” da solasaldi honen antolatzaileek jarri didaten gaia. Ezker ameslaria, bada? Eta zer amestu duen?

Ametsak izan baziren, ez ziren uniformeki uherrak edo arroxak izan. Batzuk, Sobiet Batasuna estalinista edo breznevistaren kolorez jantzitako promesaren lurraldearekin, lanaren kultu estajanobistarekin, behartutako kolektibizazioaren eta industrializazio azeleratuaren balentriekin, altzairu tona eta tximini ketsuekin, mota guztitako domina olimpikoekin egin dituzte amets heroikoak. Beste batzuk, eta batzutan aurreko horiek beraiek, iraultza kultural handiaren eguzki dizdiratsu eta odoltsuarekin eta gora altxaturiko liburu gorri txikien baso batekin egin dute amets. Hirugarren batzuk, prosaikoagoki, gehiengo parlamentariak errespetatuz eta onartuz eta erreforma argiak sustatuz dortoka-pausura egindako sozialismoarekin aski izan dute amets egiteko. Hala ere, amets hori ez zaio trabarik izan sozialdemokraziari, azken mendean, kontzetsio txikiak pilatuz kapitulazio handiak osatzeko: 1919an Noskeren gorputz paramilitarrekin konkubinatotik hasi eta espedizio kolonial eta neokolonial guztietan armak eskutan parte hartzeraino, tartean Espainia errepublikarraren kontra ez-interbentzioari eutsiz. Bakoitzak bere ametsa. Guk ez ditugu amets horiek egin.

“Ezkerreko ametsak” gaiara itzuliz, galdetu diot lehenik neure buruari, zerk eman lezaioke galdera honi gaurkotasuna. Agian, ametsak, Berlingo harresiaren suntsiketarekin eta deitua izan omen den “benetan existitu den sozialismoa”-ren porrot entzutetsuarekin lurrintzen ari diren? Amets hautsirik baldin bada, komeni al da galdetzea noiztik dagoen hautsia? Berlingo harresiaren erorketaren ondorenetik? Ianaev-ek, esku dardartiz, Moskun egin zuen Estatu kolpe ondorenetik? Ikus dezagun, bada! “Gertakizun” arraro horiek, kombustio mantso batean azken ilintiak, talka fundatzaile urrunen baten oiartzun itoa bait liran argizpirik bota gabe ahitzen dira.

bensasite-unpoing.gif

bensasite-unpoing.gif

Documents joints


Partager cet article