Modan omen dago sustraietara eta genealogia biblikoetara jotzea: Hegel-ek genuit Marx, eta honek genuit Lenin, eta honek genuit Stalin… Eruditoak done Pablo edota Platoneraino iristen dira. Benetako historia eta bere lodiera soziala desagertzen dira kontzeptuaren autosortzean. Munduko pitzadurak, orduan, “Rousseauren errua” lirateke, edota “Platonen errua”. Horrela, ezarritako filiazio baten arabera, diktadura estalinista Urriako iraultzaren jarraipen […]