Euskara

Gaur egun webgunea frantsesez dago osatuena. Ingelesez, alemanez, gaztelaniaz, italieraz eta portugesez (eta beste hizkuntza batzuetan) bertsioak lanean ari dira.

Requiem ezker hilotz batengatik

Partidu sozialista, hamarkada hau baino lehenagotik hona, krisi existentzial batez zulatua dago. 1990 ondorenetik, Laurent Fabiusek atzera bueltarik gabe aitortzen zuen: “Ziurrenik demokratikoa bada ere, gaur egungo sozialismoa zertan da oraindik sozialista?” Lau urte geroago, Lionel Jospinek, orduan idazkari nagusia, onartzen zuen bere aldetik: “Erreformak garaitu dio iraultzari, bainan badirudi erreformazaleek ez dutela erreforman sinisten”. […]

Lire la suite

Partidu antikapitalista berri batentzat kuestioak

Raoul-Marc Jennar-en eskutitzari (2008ko apirilaren 7a) erantzuna. Raoul-Marc, 2005ko Itun Konstituzionalari ezetz-aren aldeko kanpainaren eledunetako bat izan zen, eta 2007ko Presidentzialetarako Jose Bovéren hautagai-zrrendaren aldeko talde antiliberalen kanpainaren sustatzaile. Raoul-Marc Jennar estimatua: Lignes aldizkarian argitaratu den elkarrizketari buruzko zure eskutitza-interpelazioa jaso berria dut eta biziki eskertzen dizut. Izan ere, bertan ukitzen bait dituzu, intentzio-prozesuen atzean […]

Lire la suite

Krisi estrategiko bat

Jean Marie estimatua: Attac-en estrategiaren inguruan idatzi duzun txostenak, neurri batean azken urtean eduki ahal izan ditugun desadostasunak baieztatzen baditu ere, badu meritu bat: galdutako okasioen hausnarketa nekagarrian hertsi ordez, gogoeta prospektiboari irekitzen diola bidea. Bira politikoaz ari da (horren sintomak atzemanak genituen lehendakaritzarako eta legislatiborako hauteskundeak bainan dexente lehenago) eta horrek eskatzen digu guztioi […]

Lire la suite

Politikaren denbora hautsia

Nahiko zabaldua dagoen ideiak bestelakoa badio ere, Marx ez da historiaren filosofoa. Areago, bera izan zen, eta Nietzscheren Ez-garaiko gogoetak baino lehenago, Blanquiren Eternité par les astres, Peguyren Clio, Walter Benjaminen Historiaren kontzeptuari buruzko tesiak, edo Siegfried Kracauerren hil ondoren argitaraturiko L’histoire baino lehenago, historia unibertsalaren filosofia espekulatiboekin (jainkozko probindentzia, teleologia naturala, edo Espirituaren odisea) […]

Lire la suite

Atzo eta gaurko marxismoak

Vpered: Zeintzuk dira, heredentzia marxistari dagokionez, behin betirako iraganak diren aldeak, eta zeintzuk, zure aburuz, gaurkotasun osokoak? Daniel Bensaïd: Ez dago herendentzia bakarra, hainbat baizik: bada marxismo “ortodoxoa” (Estatuarena edo Partiduarena), marxismo zientifista (edo positibista) eta marxismo kritikoa (edo dialektikoa), edo baita ere Ernst Bloch filosofoak marxismoan bereizten zituen “korronte hotzak” eta “korronte beroak”. Ez […]

Lire la suite

Auzi estrategikoaren itzulera

Gramsci

Hirurogeigarren hamarkadan Chile eta Portugaleko esperientziek elikatu zituzten eztabaidekin (eta baita ere, nahiz eta ezaugarri aski desberdinak izan, Nicaragua eta Ertamerikako esperientzien ingurukoekin) alderatuz, larogeigarren hamarkadaren hasieratatik “eztabaida estrategikoaren eklipse” bat nabari izan dugu denok. Kontra-eraso liberalaren aurrean, laurogeigarreneko urteak egon dira (kasurik hoberenean) erresistentzia sozialetan kokatuak eta klase-borrokaren egoera defentsiboa izan da urte horien […]

Lire la suite

Bere bidea egin duen ideia

Partidu berri bat, zapaldu eta desjabetuekiko, eskubia jabeekiko eta zapaltzaileekiko bezain fidela izango dena, antikapitalista izan eta mundua aldatu nahi izateagatik aitzakirik behar ez duena, urrutitik datorren ideia da. Gaur egun indar militante bihurtzeko puntuan dago. Larogeitamarren amaieran, Berlingo harresiaren suntsiketak eta Sobiet Batasunaren eztandak gerra handia eta iraultza errusiarrarekin hasitako “hogeigarren mende laburraren” amaiera […]

Lire la suite

Hitzatze

“Estatu polítiko batek, non batzuk milioikako sarrerak dituzten beste batzuk gosez hiltzen ari diren bitartean, iraun al dezake erlijiorik ez bada han, sakrifizioa mundu honetatik kanpo jarritako esperantzekin esplikatzeko? Bizimodu eta ondasunetako desberdintasun handiegia jasangarria izan da ezezaguna izan den neurrian; bainan desberdintasun horren berri zabaldu den momentutik heriotz-kolpea etorri da. Berregin ezazue, ahal baduzue, […]

Lire la suite

Historiaren amaiera iragarriari buruzko tesiak

Historiaren Amaiera Iragarriari buruzko Tesiak, Daniel Bensaïdek Walter Benjamin, sentinelle messianique (Éditions Les prairies ordinaires, 2012) liburuan jasotakoak dira. Historia unibertsalaren benetako kontzeptua kontzeptu mesianikoa da. “Ez izatea eta ez maitatzea gauza bera dira”. Hona hemen mezprezuaren eta indiferentziaren garaiak etorriak, eta askatasuna bere kateak laztanduz akitzen da. Oraina lodi eta opaku batean murgiltzen ari […]

Lire la suite

Iraultza eta kontrairaultza

Lenine

Modan omen dago sustraietara eta genealogia biblikoetara jotzea: Hegel-ek genuit Marx, eta honek genuit Lenin, eta honek genuit Stalin… Eruditoak done Pablo edota Platoneraino iristen dira. Benetako historia eta bere lodiera soziala desagertzen dira kontzeptuaren autosortzean. Munduko pitzadurak, orduan, “Rousseauren errua” lirateke, edota “Platonen errua”. Horrela, ezarritako filiazio baten arabera, diktadura estalinista Urriako iraultzaren jarraipen […]

Lire la suite